Bart gauean sutea izan zen Antsoain herri zaharreko baselizan, Ezkaba mendian. Suhiltzaileek ermitako sugarrak itzaltzeaz gain suebakiak egin dituzte inguruan. Horri esker, sua ez da mendi hegira hedatu. Gogoratuko denez, irailean sute handi batek Ezkaba mendiko zati bat kiskali zuen, Burlata aldean. Honako honetan, inguruko herritarrek ez dituzte haien etxeak hustu behar izan. Nolanahi ere, sugarrak eta kea Iruñeko erdigunetik ikus zitezkeen atzo gauean.