Iaz izan zen aurrenekoz Gure Zirkua Iruñerrian, eta sekulako arrakasta izan zuen. Sarreren salmenta azkarra ikusita bost astera zabaldu dute zuten orduko geraldia. Bigarrenez, heldu dira urriaren ondarrean. Euskal zirku ibiltariak Antsoainen altxako du karpa, haren azpian artisten lana eskaini eta ikusleen artean askotariko emozioak eragiteko asmoz. Urriaren 21ean eskainiko dute lehenengo emanaldia, baina hamabi saio programatu dituzte, denera. Gaur jarri dituzte sarrerak salgai, gurezirkua.eus atarian.
Emanaldiak
- Urriaren 21ean, ostiralean, 19:00etan
- Urriaren 22an, larunbatean, 16:30etan eta 19:00etan
- Urriaren 23an, igandean, 17:00etan
- Urriaren 28an, ostiralean, 19:00etan
- Urriaren 29an, larunbatean, 16:30etan eta 19:00etan
- Urriaren 30ean, igandean, 17:00etan
- Azaroaren 4an, ostiralean, 19:00etan
- Azaroaren 5ean, larunbatean, 16:30etan eta 19:00etan
- Azaroaren 6an, igandean, 17:00etan