Ainhoa Mendiluze (Etxebizitza Sindikatua): “Etxegabetze arrisku larrian dago emakume bat Artikaberrin”

Maialen Huarte Arano 2024ko urr. 3a, 10:48

Ibercajak etxetik bota nahi du emakumezko bat Artikaberrin. Bihar 08:30erako iragarria dago kaleratzea eta Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak dei egin du mobilizatzera. “Emakumeari babes eman eta etxe kaleratzea geldiarazi behar dugu”, adierazi du Ainhoa Mendiluze sindikatu horretako kideak.

“Ibercajak emakume bat bota nahi du haren etxetik”, salaketa hori egin du Iruñerriko Etxabizitza Sindikatu Sozialistak. 2005az geroztik bizi da bere etxean, Artikaberrin emakumea eta orain hipoteka ordaintzeko arazoak sortu zaizkionean etxetik bota nahi dute: “Hipotekaren zenbatekoetan izandako igoerekin ezin dio aurre egin ordainketei. 700 euroko soldata du eta hilero 1.000 euro baino gehiago ordaindu behar dizkio bankuari”, azaldu du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistako Ainhoa Mendiluzek.

Egunotan sindikatu horrek informazioa banatu du bizilagunen artean egoera zein zen jakin zezaten eta atzo batzarrean bildu ziren gaia aztertzeko. Bihar 08:30ean protesta egiteko deia hitzartu dute Artikaberriko Maiatzeko Amak kaleko hirugarrenean: “Emakumeari babesa helarazi eta etxegabetzea gelditu nahi dugu”, adierazi dute. Ainhoa Mendiluzeri egindako elkarrizketa argazkiari klik eginda entzun daiteke. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!