Errepidean istripu lazgarria izan da gaur 07:12an. Iruñeko ingurabidean, Arren, Ezkabarten, PA 30ean, kamioi baten eta auto baten arteko talka izan da. Kamioi gidaria hilik eta autoan zihoan emakumea zauriturik izan dira. Emakumea ospitalera eraman dute. Foruzaingoa ari da gertatutakoa ikertzen. Han dira era berean, suhiltzaileak eta anbulantziak ere. Auto ilarak sortu ditu istripuak.