Komiki festa Antsoainen, apirilaren 1etik 12ra

Bidane Beloki Ezker 2025ko mar. 31a, 11:36

Komiki Boom azokaren seigarren aldia abiatuko da bihar. Liburu aurkezpenak, erakusketak eta solasaldiak izango dira. Joseba Beramendi ‘Exprai’ marrazkilariak egin du aurtengo kartela.

Seigarrenez Antsoain bihurtuko da komikiaren erdigune. KomikiBoom komiki eta ilustrazio sozialari buruzko jardunaldiak apirilaren 1etik 12ra izango dira. Egunotan ilustratzaileak, gidoilariak eta eleberri grafikoaren zaleak topatuko dira.

Edizio honetako kartelak ‘Exprai’ Joseba Beramendi iruindar artistak egin du. Irudian jaso ditu komikigintzako pertsonaiak eta jorratuko diren gai zenbait. Gainera, aurtengo azokak izango du berrikuntza bat, pintxoak eta komikiak nahastuko dituzte herriko hainbat tabernarekin elkarlanean. Taberna bakoitzak pintxo bat prestatuko du komikiak oinarri hartuta eta azokak iraun bitartean pintxoa dastatzeko aukera izango da.

Kontsultatu hemen programa osorik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!