Berriobeitiko Euskararen Jaia

10 HERRI 10 URTE! 10 herrik osatzen dute Berriobeitiko zendea eta aurten Euskararen Jaiaren 10. urteurrena ere ospatzen dugu. 2009tik Euskararen Eguna zendeako herrietan ibili da eta aurten, zikloa ixteko, falta zen zendeako azken herritik pasatuko da festa, Oteitzatik. Astean zehar hainbat jarduera egonen dira zendeako toki ezberdinetan eta ekainaren 2an, Euskararen Eguna ospatuko dugu Oteitzan, egun osoko egitarau oparoa izanik: haurrentzako dantzak eta erraldoiak, herri kirola, puzgarriak, tailerrak.. eta helduentzako, besteak beste, musika Zindiku eta The Trikiteens taldeen eskutik. Iruñetik 5 minutura dagoen herri txiki eta polit hau ez baduzu ezagutzen, aukera bikaina duzu Iruñerriko txoko hau ezagutzeko eta euskararen aldeko festa honetan parte hartzeko. Info +: http://www.berrioplano.es/eu/fiesta-del-euskara-2018/

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!