Franco autotik jaitsi da. Laguntzaileek atea itxi dute eta Txantreako lehenengo etxea denaren maketa ikustera hurbildu dira. Agintari faxistak eraikinera sartu dira, apaiza parean, balkoira atera dira eta hasi da ekitaldia.
Hala abiatuko da larunbatean Txantrean egingo duten errepresentazioa. 1950eko hamarkadan Francok auzoa inauguratzeko bisitaren parodia prestatu dute Txantrearen 75. urtemugarako.
Orain, plazako balkoian Palestinako bandera dago. Gauza zenbait asko aldatu dira beraz, baina beste batzuk, bere horretan mantendu dira. Auzolanetik jaio zen Txantrea, eta auzolanean aritu dira oraingoan ere.
Bizilagunek harriz harri eraiki zuten auzoa eta oraingoan ere, 70 lagunetik gora aritu dira emanaldia prestatzen. Umore eta lizentzia historiko zein artistikoak baliatuta, Txantreako auzoa, x-rekin, da inauguratuko dutena.
1950era itzuliko da auzoa larunbatean ordu pare batez auzoaren berrinauguraziorako. Eguerdiko 12:00etan Felix plazako balkoira aterako dira eta esan beharrekoak esango dituzte.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!