Ezkabako gotorlekuaren atarian urtero egiten dituzte omenaldiak. Han preso izandakoen senideekin ekitaldia izaten da. Aurten, maiatzaren 21ean izanen da, igandean, eta preso izandakoen emakumeak hartuko dituzte bereziki gogoan: amak, emazteak, alabak… etxean geratu ziren horiek. Koldo Pla Txinparta Elkarteko kideak gogoan izan du emakume horiek egiten zituzten "bidaia luzeak bixita motzen trukean".
Ezkabako sinbolo bilakatu dira botilak: Botila horien barruan izaten diren mezuak. Omenaldian ere izanen dira presente. Senideei eta bertaratuko direnei botiletan mezuak, marrazkiak, olerkiak edo loreak sartzeko eskatu diete. Gero, elkartrukatu eginen dituzte botilak. "Norberak beste baten botila hartu beharko du. Mezu trukea izanen da", azaldu du Plak.
Igandean, maiatzareen 21ean izanen da omenaldia Ezkabako Gotorlekuaren atarian. Aurretik, larunbatean, Presoen emakume izan ginen izeneko dokumentala emanen dute Antsoaingo Ostoki Zentro Zibikoan