Nahiz eta, aurkako akusazioa zein den ez jakin, ez baitiete arrazoi zehatzik eman, uste dute abuztuaren 14ean, herriko jaien lehen egunean, presoen alde egindako brindisagatik dela.
Herriko elkarteekin batera egindako agerraldian Itxaso Torregrosak, inputatuetako batek, adierazi du “onartezina” dela akusatuen aulkian eseri behar izatea herritarrek urte luzez antolatu duten ekintza batengatik. Azpimarratu du udala kriminalizatzea “eskandalua” dela, ez duelako ekitaldia antolatzen edo finantzatzen. Gogoratu du berdinagatik deklaratzera deitzen dituzten bosgarren urtea dela, eta aurten espero dutela epaiketa heldu aurretik kasua artxibatzea.
Torregrosak salatu du akusazioa “gehiegikeria” dela, eta adierazi nahi dute “elkartasuna ez dela delitua”. Herritar askok defendatzen dituztela presoen eskubideak Burlatan, eta urtero hartzen dutela parte brindisean gaineratu du.
Burlatakoarekin batera, irailetik hona beste lau udal deitu dituzte deklaratzera Espainiako Auzitegi Nazionalera antzeko akusazioengatik: Tafalla, Irunberri, Goizueta eta Bakaiku.