Lur Albizu (Sortu): “Herrigintza aro berri bat nola bultzatu aztertuko dugu larunbatean”

Euskalerria Irratia 2023ko ots. 1a, 10:17

Herrigintzan ari diren ezker abertzaleko kideak saretzeko Plaza Hutsa ekimena eginen du Sortuk Burlatako kultur etxean, larunbatean.

Ezker abertzaleko militanteek han-hemenka egiten duten ekarpen oro josteko konpromisoa bere egin zuen Sortuk azken Kongresuan. Gaiak Euskal Herriak nazio-bulkada behar duela iritzi diote, eta hori hauspotzeko antolatu dute Plaza Hutsa ekimena. Nafarroako Sortuko arduradun Lur Albizuk azaldu duenez, herrigintzan ari direnak saretuta eraginkorragoak izango dira. 

Euskara arloan, ekologismoan, feminismoan, migranteen harreran edota lan esparruan diharduten herritarrak bildu nahi ditu alderdiak, larunbatean. Burlatako kultur etxean eginen dute jardunaldia. Hitzaldi batekin hasi, eta arlokako aldibereko sei tailer izanen dira. 

Izen ematea irekita izanen larunbatera arte sortu.eus webgunean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!