Burlatako Udalak ekainaren 30ean onartu zuen Kultura eta Kirol patronatuak ezabatzea Navarra Sumaren eta PSNren aldeko botoekin. Bederatzi boto izan zituen alde, Ahal Duguren abstentzioa eta EH Bilduren, Burlata aldatuz eta Geroa Bairen zazpi kontrako boto. Gaur berretsiko dute ekineko erabakia, 18:30ean hasiko den osoko bilkuran.
Protesta artean hartuko dute erabakia, beste behin. Burlatako Patronatuak taldeak elkarretaratzea antolatu du, 17:30ean udalatxearen atarian. Burlatak azken urteetan jasan duen “autoritarismoaren erakusgarri handiena” dela adierazi dute herriko kirol eta kultur elkarteek. Sinadura bilketa egin zuten, eta 2.300 lagunek baino gehiagok egin dute erabakiaren aurka.
Patronatuetako langileek greba egin zuten ekainean, halaber, gobernu taldearen eta PSNren asmoak gaitzesteko. Navarra Sumaren informazio falta salatu zuten: “Presazko erabakia justifikatzen duen premiarik ez dago, are gutxiago kultur eta kirol erakundeen laguntzarik gabe. Badaude alternatibak, baina ez dituzte behar bezala entzun nahi”.