KORRONTZI DANTZAN
Korrontzi folk taldea (Mungia, Bizkaia, 2004) jarrera berberarekin doa bere ibil-
bide tradizional, herrikoi eta garaikidearekiko, zintzo eta temati Euskal Herriko
musikaren nortasunak gorde, erakutsi eta berrituz unerik une. Korrontzi tal-
dearen egunerokotasunaren indarrak egin du etenik gabeko urrats gaurkotuak
ematera. Trikitia bihotz eta bizkarrezur bezala hartuta beronekin mundu desber-
dinak ezagutu, beti berrikuntzen bila, ikuskizunaren alde. Korrontzi taldea Agus
Barandiaranen gidaritzapean hazi eta hazi ari da. Urtero proiektuak erditzen
eta musika tradizionalaren sustraietan murgilduta. Atzean ditu bost disko, dis-
ko bilduma askotan euren abestiak agertuko dira, ARC diskoetxea ingelesak
“Tradition 2.1” diskoa mundu osorako argitaratu du. Taldearentzat egokiena eta
onenaren bila. Beti bila, beti egile, beti tradizio, beti garaikide, azkenaldian Eus-
kal kulturaren eta trikitiaren enbaxadore. Agidanez, dantzari helduko dio sei-
garrenean.
Korrontzi Dantza da Korrontzi taldearen seigarren diskoa, liburua gehi CD eta
DVDa. Hainbat koreografo ezagunek dantzak sortu zituzten propio Korrontzi
taldearen musikan oinarrituta. Edu Muruamendiaraz, Jon Maya Sei, Igor Ye-
bra, Izaskun Iturri, Arkaitz Pascuas & Nagore De Las Cuevas, Oinkari Dantza
Taldea, Eneko Gil Alberdi koreografoek Korrontzi taldearen musikarekin pro-
pio egindako dantzekin osatutako bilduma da Korrontzi Dantzan CD-DVD lana.
Musikari, dantzari, dantza irakasle, bideogile, argazkilari batu dira Korrontzi
Dantzan ekimena gorpuzteko Agus Baradiaranen agindupean. Erdietsitakoa
goi mailako lana da. DVDak erakutsi eta irakatsi egingo du baduelako gogo
didaktikoa dantzen barruko mamiak irakasteko nahi duen dantzariari. Ikuski-
zuna begietatik sartu ohi denez, DVDak argia baino ez dio emango seigarren
diskoari, argia dantzari, argia Korrontziri.
Korrontzi Dantzan Agus Barandiaranek ideiatutako eta zuzendutako proiektu
eta ekoizpena da, 2015eko irailaren 22tik 27ra grabatu da Mungiako Olalde
aretoan.
ritxi aizpuru (2015eko azaroaren 18) MUSIKA IDEIAK
Telf. 618 072 076-26 / www.baga-biga.eus / info@baga-biga.eus
221 P.K. 48100 Mungia (Bizkaia)
“Korrontzi Dantzan” BIRA HASIERA:
-Ponte de Sor (Portugal): 2015/11/14. “Musicando” proiektuaren
Ponte de Sor ikastetxe desberdinetako ikasleak
-Bartzelona: 2015/11/22. Bartzelonako Euskal Etxeko Dantzariak
-Durango: 2015/12/08
-Madril: 2015/12/13. Madrilgo Sustraia Dantza Taldea
-Hazparne: 2016/01/23. Elgar Oinka Dantza Taldea
-Rotterdam (Holanda): 2016/02/20. “Celtic and dance Event”
-Atarrabia: 2016/02/21. Atarrabiako dantzariak
-Amurrio: 2016/02/27. Aiara Entrexata Dantza Taldea
-Tafalla: 2016/03/05. Tafallako Dantza Taldea
-Mungia: 2016/03/12. Amilotx Dantza Taldea
-Leitza: 2016/03/19. Aurrera Dantza Taldea
-*...*
__________________________________________________________________
Zer nolako garrantzia duen musikak gure bizitzan, ezta? Jaio baino
lehen gure amaren bihotz-taupadek lehenengo erritmoa sortu zute-
netik, bizi-melodia bihurtuz, musika ez da inoiz eten. Sagardoa egite-
ko sagarra txikitzen zenean, kolpeak jolas bihurtu ziren eta jolasetatik
musika egitera pasa zen. Era berean, munduko herriek beraien musika
sortzen dute eta, honekin batera, beraien kantak eta dantzak. Euskal
Herriak ere, nola ez, bere musika eta bere erritmoei lotutako dantzak
izan ditu. Hasiera batean, herri bakoitzak bereak; baina geroxeago, dan-
tza taldeei esker, garrantzitsuenak herrialde batetik bestera zabaldu zi-
ren. Eta dena eginda zegoela pentsatzen genuenean, Korrontzi agertu
zen, azken urte hauetan euskal musikak eta dantzak izan duten ekarpen
nabarienetarikoa. “Korrontzi Dantzan” egitasmoari esker, antzinako tra-
dizioa moldatu eta errepertorio berria sortu da eta, gainera, koreografia
ikusgarriak zabaltzen ari dira herriz herri, Ezkerraldeko Labe Garaietatik
Erronkariko basoetaraino, bertoko dantza taldeekin elkarlan bukaezina
burutuz. Gaur egun, Korrontzi Euskal Herriko ikur bihurtu da. Kanpora
begira, infernuko hauspoaren soinua mundu osoko jaialdietan entzun
daiteke. Euskal Herrian, berriz, XXI. mendeko kantak eta dantzak eraiki-
tzen dirau. Folklorea eta kultura bizirik dagoen errealitatea dira. Belau-
naldi bakoitzak bere ekarpenak egiten ditu eta, gaur egun, Korrontzik
lan hori burutzen du hain zuzen: gure errepertorioan betirako geratuko
diren kantak eta dantzak sortu, moldatu eta zabaldu.
Entzun eta gozatu!
Aritza Bergara Alustiza
__________________________________________________________________
Nire maixu Rufinok, trikitixaren lehen notak irakastearekin batera, argi azaldu
zidan eskuartean neukan instrumentu hark dantzan jarri behar zuela neronen
musika entzuten zuen edonor. Horretan ahalegindu naiz 13 urte neuzkanetik
hona, plazaz plaza, jaialdiz jaialdi, herrialdez herrialde... Zortea izan dut urte
hauetan, nire musikak dantza eragiteaz gain, koreografo hoberenetariko ba-
tzuk ere inspiratu egin dituelako.
Esku artean daukazun lan hau dantza berri horien bilduma da, non ikusi zein
ikasi ahalko dituzun. Aupa Rufino!
Agus Barandiaran
__________________________________________________________________
KORRONTZI:
Agus Barandiaran: trikitixak eta ahotsa
Ander Hurtado de Saratxo: txalaparta, perkusioak eta bateria
Kike Mora: kontrabaxu elektrikoa, baxu elektrikoa eta koruak
Alberto Rodríguez: gitarra, mandolina, oktabatutako mandolina eta koruak
web: www.korrontzi.net
telf.: (+34) 618 072 076
email: korrontzi@gmail.com korrontzidantzan@gmail.com
facebook: http://www.facebook.com/Korrontzi-Folk-960901977277922
twitter: twitter.com/Korrontzi