Udalerri Txiki eta Ertainen Iraunkortasuna atalean saria lortu du Atarrabiako Udalak bultzatutako Gazteria ingurunearekin eta klimarekin konprometituta proiektuagatik. Mikel Baztan ingurugiro teknikari eta aholkulariak sustatu du egitasmoa.
Aldaketa asko eragin ditu aurten Atarrabian. Ezkaba mendian, esaterako, hazi tailerra egin dute, mendia garbitzeko auzolanak egin dituzte eta Natura Ezkaba auzolandegia sortu dute. Ultzama ibaia garbitzeko lanak bultzatu dituzte.
Santo Domingo plaza ere egokitu dute, eta parte-hartze prozesuak garatu dituzte Atarrabiako Pedro institutuan eta Atargi ikastetxean.