Gorka Vales (Burlatarengatik): “Egoera jasanezina da, zerbitzu publikoak bermatu behar ditu udalak”

Lohizune Amatria Zabalza 2023ko mar. 3a, 09:02

Udalaren kudeaketa salatzeko manifestazioa eginen dute gaur, Burlatan. Navarra Sumako udal gobernuak zerbitzu publikoak murriztu dituela salatuko dute.

Zerbitzu publikoen defentsan kalera atera nahi ditu burlatarrak Burlatarengatik herri plataformak. Navarra Sumaren udal gobernuak jarrera autoritarioa, murriztailea eta pribatizatzailea duela salatu dute. Uholdeen kudeaketa, kultur eta kirol patronatuen deuseztatzea edota haurren ludotekaren itxiera jarri ditu adibide plataformako kide Gorka Valesek.

Euskararen Ordenantza ere murriztu du udalak, PSNren babesarekin. Euskara merezimendu gisa aintzat hartzeko artikuluak kendu dituzte, eta udal komunikazioetan gaztelania lehenesten du udal gobernuak. Kritiken aurrean, herritarrak eta udal langileak erasotu dituztela salatu du Valesek.  

Egoera salatzeko manifestazioa eginen du plataformak. 19:00etan irtengo dira manifestariak, Askas plazatik.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!