M28 udal eta foru hauteskundeak

EH Bilduk aurrea hartu dio UPNri Burlatan

Euskalerria Irratia 2023ko mai. 28a, 23:04

Bigarren indarra izatetik, lehenengo izatera igaro da alderdi subiranista.

Udalbatza murritzagoa izanen du Barañainek, hurrengo legegintzaldian, 20.000 biztanleen langatik behera kokatu ondoren. 21 zinegotzi izatetik 17 izatera pasatuko da hiria.

Azken legegintzaldian Maria Lekuberri izan da alkatea, Navarra Sumarekin; eta UPNren zerrendaburua da 2023ko udal hauteskundeetan. Eskuineko koalizioak zortzi zinegotzi lortu zituen 2019an (botoen %34,4) eta bakarrik gobernatu du, zortzi zenegotzirekin. Azken legegintzaldian aurrekontu bakarra onartzea lortu dute, iaz, PSNri esker.

Aurreko hauteskundeetan bigarren indar bozkatuena izan zen EH Bildu, eta bost zinegotzi izan ditu. PSNek ere bost izan ditu, eta Geroa Baik, aldiz, bi. Aldaketaren legegintzaldian alkate izandako Oihaneder Indakoetxeak izan da alderdi subiranistaren burua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!