Uharte Zentroa arte garaikidearen ikerketa eta esperimentaziorako gunea da. Ekoizpen-laborategiak, artistentzako egoitza-espazioak edota tailer irekiak eskeintzen dituzte. Lan ildo honetatik, Nafarroako arte eta kultura-ikasketetan lehenengo unibertsitate-masterra bertan garatzen da. Ikasketa proiektu hau Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Euskal Herriko Unibertsitate Publikoak garatutako dute.
“Kultura, afektuak, lurraldea” masterra modu erdipresentzialean garatuko da urriaren 6tik ekainera bitartean. 25 ikasle eta 58 irakarle eta artista gonbidatu elkartuko dira, klase teoriko eta lantegi praktiko ezberdinetan. Testuinguru eta praktika artistiko ezberdinak lantzen dituztenei irekia dago zikloa. Ekhiñe Etxeberria Garjon, Uharte Zentroko formakuntza koordinatzailearen hitzetan, "Esperientzia gehiago dutenentzat eta, baita ere, arte ederrak edo antzeko ikasketak amaitu berri dituen pertsonentzat. Esperimentaziora irekia dago eta bere bidea edo interesak aurkitzeko aukera eskeintzen du".
Arte garaikidearen ekoizpena ardatz nagusitzat hartuta, bertako arte-komunitatea beste eragile eta espazioetara irekitzea eta lotzea du helburu. Horretarako erakusketak, hezkuntza-proiektuak eta bestelako bitartekaritza-programa publikoak garatzen dituzte. Ekhiñe Etxeberriak nabarmendu du arte garaikidea kalera ateratzearen garrantzia: "Hezkuntza eta bitartekaritza proiektuen bidez eragile eta pertsona ezberdinei hurbiltzea beharrezkoa da. Elkarlan horretan benetan interesa duen ikuspegi batetik."
Irailean zehar masterrean izena emateko epea zabalik egongo da, 25 plazak bete arte. Ikasketen eta Uharte Zentroan antolatzen dituzten eskaintza ezberdinen inguruko informazio guztia bere webgunean eskuragarri dago.