“Argi dago burlatarrek aldaketa nahi zutela” azaldu du Berta Arizkun alkate gaiak, “Legegintzaldi honetan ikusi dugu eskuinaren kudeaketa nolakoa den, zerbitzuak pribatizatuz, patronatuak desagerraraziz edo uholdeen ostean hartutako neurriekin”. Egoera honen aurrean oposizioko taldeek bat egin dute eskuinaren alkatetzak errepika ez zezan. “Zurekin Burlatarekin adostua zegoen, zenbakiek ematen bazuten, gobernu aurrerakoia aurrera aterako genuela eta horrela izan da” adierazi du Arizkunek, “2015ean Txema Novalen alkatetzan elkarrekin lan egiteko esperientzia bagenuen eta akordioa erraza izan da”. Geroa Baik ere bat egin du alternatibarekin. “PSNk atzera egin du eta bere botoak ez dira determinanteak, hori ere gakoa izan da gobernu aurrerakoia aurrera ateratzeko”.
Azken lau urteotan Navarra Sumak emandako atzera pausoei buelta ematen lan eginen duela iragarri du EH Bilduko alkate gaiak Euskalerria Irratian. “Etxez etxeko arreta zerbitzua, ludoteka, ileapaindegi publikoa…berreskuratu nahi ditugu herritarrendako” azaldu du Berta Arizkunek.
Erripagaina auzo berriak biztanle kopurua handitu du Burlatan baina horrekin batera kezka ere. “Txosten ekonomiko bat egin nahi dugu auzo berriak suposatzen duena gure gain hartu dezakegun ala ez ikusteko” adierazi du Arizkunek, “Herritarrei ere ahotsa eman behar zaie, Erripagainaren izaera argitzeko, azken finean