Emakume bat eta bere bi seme alaba adin txikikoak kalean geratu dira gaur goizean, Burlatan izandako etxegabetzearen ostean. Goizeko hamarretan espero zen segizio judiziala Sanfrantzisko kalean baina goizeko zazpietan azaldu da Espainiako Polizia bertan bildutako herritarrak bortizki botatzera. Orduan eta ordezkari judiziala etxera heldu denean polizia bortizki oldartu da herritarren kontra. Piper gasa erabili du eta hainbat pertsona zauritu.
Etxegabetzea gauzatuta Burlatako gizarte zerbitzuek hartu dute kalean geratu den familia. Bitartean, Harituk, Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Berriozarko PAH-k deituta Burlatako udaletxera sartu dira protestan hainbat gazte, instituzioen utzikeria kasu honetan salatzeko.