Antsoaingo Ezkaba Eskolatik egin dugu Metropoli Forala irratsaioa

Euskalerria Irratia

Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa Ezkaba Ikastetxe Publikora hurbildu da, ikasle, irakasle eta herritarren parte-hartzearekin, Antsoaingo hezkuntza komunitatea protagonista bihurtuz.

Euskalerria Irratiko goizeko magazina Antsoaingo Ezkaba Ikastexe Publikotik egin dugu, gaur. Bertako komunitateko lagunak, ikasle, irakasle eta herritarrak inguruan genituela osatu dugu, Metropoli Forala irratsaioa. Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek herrian eta ikastetxean Gau Beltza nola ospatu duten kontatu digute, ikastetxeko Zuzendaritzako kideak ere elkarrizketatu ditugu, ikasturte hau izanen da ardura horrekin eginen duten azkena. Herriko alkatea, Udaleko Euskara teknikaria, kiroldegian euskara sustatzen duen entrenatzailea, atezaina eta beste  haimaika lagun inguruatu zaizkigu. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!