Entzutekoak

Maider Sukuntza: "Ikerketa soziolinguistikoarekin bizilagunen hizkuntzen erabilera eta ezagutza ezagutu nahi dugu"

Euskalerria Irratia 2026ko maiatzaren 12a

Iruñerriko hainbat udaletan egoera soziolinguistikoa zein den aztertzera doaz Aranguren Ibarreko, Berriobeitiko, Berriozarko, Burlatako, Esteribarko, Uharteko eta Zizur Nagusiko udalak. Horretarako, aurrez aurre edo telefono bidezko inkesta bat eginen zaie herritarrei,  ausaz aukeratutako biztanleriaren lagin bati. Bilbon kokatuta dagoen Ikerfel enpresak eginen ditu deiak, apirila amaieratik hasi eta maiatzean zehar. Euskara zerbitzuek telefonoa hartzeko eta galderei erantzuteko eskatu nahi diete herritarrei. 10 minutuko inkesta bat da eta erantzunak erabat anonimoak izanen dira.

Ikerketa soziolinguistikoa eginen dute Iruñerriko hainbat udaletan. Aurrez aurre edo telefonoz deituko zaie herritarrei, hizkuntzei buruzko informazioa jasotzeko. Egoera soziolinguistikoa zein den aztertzera doaz Aranguren Ibarreko, Berriobeitiko, Berriozarko, Burlatako, Esteribarko, Uharteko eta Zizur Nagusiko udalak. Horretarako, aurrez aurre edo telefono bidezko inkesta bat eginen zaie herritarrei,  ausaz aukeratutako biztanleriaren lagin bati. Bilbon kokatuta dagoen Ikerfel enpresak eginen ditu deiak, apirila amaieratik hasi eta maiatzean zehar. Euskara zerbitzuek telefonoa hartzeko eta galderei erantzuteko eskatu nahi diete herritarrei. 10 minutuko inkesta bat da eta erantzunak erabat anonimoak izanen dira. Ikerketa honen bitartez, euskararen ezagutzaren, transmisioaren, erabileraren eta hari buruzko pertzepzio eta iritzien inguruko datu estatistikoak bildu nahi dituzte udal horiek. Guztira 3.144 inkesta egitea aurreikusten da. Horretarako, behar-beharrezkoa izanen da herritarren parte-hartzea eta erantzun-maila handia.

Burlatako Euskara Zerbitzuko teknikariarekin, Maider Sukunzarekin hitz egin du Euskalerria Irratiak. Argazkian klik eginda entzun daiteke elkarrizketa. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!