Burlatak gaztetxea behar du. Halaxe adierazi dute antolatzaileek eta hori defendatzeko elkartasun jaialdia antolatu dute BGBD izenpean. Urtarrilaren 17an eta 18an egingo dute, ostiral eta larunbatean, Burlatako gaztetxean bertan. Izan ere, irailean Burlatako Udalak “alternatibarik gabe gaztetxea desalojatu” nahi zuela salatu zuten gazte asanbladako kideek. Irtenbidearen zain, elkartasun jaialdia antolatu dute.
Ostiralean, arratsaldeko 19:00etan ‘Desokupazio enpresen azterketan sakontzen’ izeneko hitzaldia antolatu dute. Eta ondoren, iluntzeko 21:00etan kontzertuak hasiko dira. Borla, Apotheke, Auzoko eta Ziztada, eta Moises no duerme izango dira gaztetxean.
Larunbatean ordea, eguerdian hasiko da jaia, eguerdiko 14:30ean da hitzordua eta 17:00etatik aurrera bazkalostea Edu Zardoya eta Nahiak nahi musikariek girotuko dute. Ondoren, Nakar gipuzkoarren txanda izango da, Herdoil, The Titanians eta Chuleria, Joder! taldeak bidelagun. Larunbateko gaua bukatzeko gaupasa prestatu dute Burlatako DJ Etxekoirekin.
Sarrerak ostegunetik aurrera egongo dira salgai Burlatako Orreaga eta Amadeus tabernetan eta Iturrama auzoko Ezpala tabernan. Kontzertuetarako zein bazkarirako bonuak eta es daitezke. Ostiralerako zazpi euroan, larunbaterako hamar euroan eta bazkaria hamabosten truke.
Ver esta publicación en Instagram