Indarkeria matxista pairatutako emakumeak, bere bost seme alabekin, horietako hiru adingabeak, momentuz ez du bizi den etxea utzi beharko. Burlatan bizi dira eta gaurko zuten etxegabetze agindua. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatuak deituta, 200 lagun inguru elkartu dira gaur goizean eta etxegabetzea geldiaraztea lortu dute.
Ainhoa Mendiluze, etxebizitza sindikatuko kideak nabarmendu du familiaren egoera ez dela batere erraza eta "kasu sentibera" dela. Etxegabetzea gelditzea lortu duten arren, erakundeek eskainitako alternatibarekin ere kexu agertu dira: "egoera hau errepikatu ez dadin, Udaletxeari familia honi kalitatezko alternatiba iraunkor bat eskaini diezaion exijitzen diogu".
Hotel bateko gela bat eskaini diote familiari, baina momentuz etxe horretan segitzeko aukera izanen du, etxegabetzea geldiarazi dutelako.