'Armonia/harmonia' kartelak iragarriko ditu 2015eko Atarrabiako jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Atarrabiako Udala

303 pertsonak parte hartu dute afixa aukeratzeko bozketan.

Irailaren 1etik 9ra bitarte egin den herri bozketaren ondoren “HARMONIA/HARMONIA” izenburua daraman kartela izan da Jaietako Kartel Lehiaketaren irabazlea. Egilea Arreko Iñaki Fernández Iturmendi izan da.

Bozketan 303 pertsonak hartu dute parte. Kartel irabazleak 126 boto jaso ditu, bozen %42. “FIESTA GIGANTE” izenburupean aurkezturiko kartelak 122 boto (%40) eta “MARTES DE COSTILLADA” izenburua zeramanak 55 boto (%18).

Aurtengo Lehiaketa nagusian 16 lan hartu dute eta 3 lan haurrei zuzendutakoan.

“SIN TÍTULO” izenburua daramanak izan da lehiaketa txikia irabazi duena. Egilea Atarrabiako 6 urteko Mikel Muguiro Lancho izan da.

Aurtengo sariak hauek dira: 700 € helduen kartelarentzat eta 150 txikienentzat. Sariak urriaren 3an, 11:30etan banatuko dira, txupinazoa jaurti baino ordu erdi lehenago.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!