Asmo argiak ditugu: Atarrabiako euskaldunontzako arnasgune euskalduna sortzea, euskaldunon komunitatearentzako bilgune bilakatzea eta kulturaz eta aisialdiaz euskaraz gozatzea. Eta horretarako, esperientzia eta indar nahikoak baditugu. Sei urte hauetan ongi eta gaizki egindakoak aztertu eta ikasitakoa kontuan hartuz, ekitaldi interesgarriz betetako astea aurkeztera gatoz: Yoseikan Budo borroka artea ikasteko haur eta helduentzako tailerra, migratzaile eta errefuxiatuekin egindako lanak bildu nahi dituen mahai ingurua, helduentzako umorezko antzerkia, urteroko pintxo lehiaketa arrakastatsua, The Sparteens ye-ye taldearen kontzertua, euskaldunON bazkaria, Ingo al deu? taldearen erromeria eta karaoke txapelketa. Ez dira gutxi aurten Udaletxe plazara ekarriko ditugun ekitaldiak.
Baina eskaintzaren aniztasunaz harago, ekitaldi horiez gozatzeaz gain, Atarrabiako euskaldunokin egon nahi dugu, denon artean irri egin, elkarrekin euskaraz aritu
Egungo munduari euskaraz begiratu nahi diogu. Mundua euskaraz ulertu eta sortu nahi dugu.
Finean, euskaraz bizi nahi dugu, ez besterik