Burlatan euskara doan ikas daiteke. Burlatako Euskara zerbitzuak eta Kultur Aniztasun eta Migrazio zerbitzuak doako ikastaroa antolatu dute. Urriaren 3tik azaroaren 28ra, astearteetan, 18:30etik 20:30era eginen dute, AEK-ren eskutik. Izena whatsapp bitartez eman daiteke, honako zenbaki honetan: 676787212
Udal zerbitzuok 2018an hasi ziren doako ikastaroak antolatzen, Euskara Zero lelopean. Horien bitartez, euskararekin batere harremanik izan ez duten pertsonei hizkuntza horretara lehen hurbilpena egiteko aukera eman nahi diete. Halaber, euskara ikasteko tenorean aukera berdintasuna bultzatu nahi dute, eta inklusioa eta kohesio soziala sustatu nahi dituzte.