Joseba Asiron: "EH Bildu lehen indar bihurtzea posible ikusten dut, Iruñean"

Euskalerria Irratia ots 19, 14:41 Iruñea

Joseba Asiron alkateari elkarrizketa egin diogu Iruñeko udaletxean bertan. Hiriko gaurkotasun politikoaz eta proiektu zehatzez aritu gara solasean. Baikor azaldu da Asiron udalaren martxarekin eta Iruñearen egungo egoerarekin. Eskuinarekin zubi guztiak hautsita dauden bitartean, sozialistekin harreman estua eta adostasun maila handia dutela nabarmendu du. Datozen legealdiotan ez du eskuina berriro udal agintaritzan ikusten. UPNk 3000 botoko aldea atera zion EH Bilduri. "Hurrengo hauteskundeetan, koalizio subiranista lehen indar bihurtzea posible ikusten dut".

Ostirala 20 eguraldia Min: 4ºC
Max: 10ºC
Larunbata 21 eguraldia Min: 3ºC
Max: 15ºC
Igandea 22 eguraldia Min: 3ºC
Max: 18ºC

AEMET-ek emandako informazioa