Telebista

Espaloian Koska

17 atal ikusteko
Espaloian koska 2x17 | Lumak jaialdia eta Drag kultura
2026/06/17

Denboraldiko azken saiorako Poseidonia Ozeanika, Haizemin eta Celeste Poliester igo dira irrintzi dorreko tontorrera. Lumak jaialdiaz eta Drag kultura izan dira hizpide gaurkoan. Ez galdu!

Espaloian koska 2x16 | Euskal musikaren erradiografia Koldo Otamendirekin (Musika Zuzenean)
2026/06/03

Andoainetik Irritzi dorrera iritsi da Koldo Otamendi edo "Kojo" hitz egiteko gogoz. Gaurkoan Musika Zuzenean saioko elkarrizketatzailean elkarrizketatu gisa izan dugu eta bere lanaz, musikarekiko atxikipenaz, gaurko egoeraz eta bere "hitz bitan" propiaz ere mintzatu gara.

 

Espaloian koska 2x15 | DDT Banaketak
2026/05/20

Nerbioitik itsasontzian iritsi dira Irrintzi dorreraino, auskalo nola. Hiri buruzagira iritsi direla probestuz, beraien ibilbideaz, proiektuaz, etorkizunaz eta bitxikeri aunitzetaz solastu dugu.

Espaloian koska 2x14 | Aitzina taberna
2026/05/06

Aitzina gaur egungo alde zaharreko taberna mitikoenen artean dago. Oi!, punk eta kaleko musikaren aterpe izateko proiektu bezala hasi zen arren, orain hori baino askoz gehiago da, undergroundean ibiltzen diren kolektibo eta talde askoren gotorleku bilakatuz. Gaurkoan tabernako bi kide hurbildu zaizkigu irratira gauza guzti hauen inguruan hitz egiteko.

Espaloian koska 2x13 | Tu-K. 80. hamarkadatik gaur egunera
2026/04/23

Gaurko saioan Ondarrun jatorria duen Tu-K taldea igo da irrintzi dorrera. Post punk eta poparen arteko koordenadetan mugitzen den talde honen ibilbidea errepasatu eta haien azken diskaren inguruan hitz egin dugu, 22 22-11 izenekoa. Ez galdu entzuteko aukera, bitxikeri eta gai interesgarriz beteta baitago.

Espaloian koska 2x12 | Plazeratu (Edur eta Adri)
2026/04/08

Udaberria hasi bezain pronto, plazerra ekarri dugu Euskalerria irratiko mahai gainera. Pertsona disidenteek aisi espazioak berriz okupatu eta plazerra ariketa antikapitalista bezala kontsideratzea bezalako gaiak egon dira gure ahoetan.

Espaloian koska 2x11 | Aurka kolektiboarekin (Martin eta Ekaitz)
2026/03/25

Saio honetarako musikaren ikuspegi komunista batekin jarduten duen Aurka kolektiboko bi kideak gonbidatu ditugu. Autogestioaz, musikaren etekin ekonomikoaz eta Euskal Herriko musikaren egoeraz aritu gara. Oso saio interesgarria gaian interesa duen edonorentzat!!

Espaloian koska 2x10 | Sorkuntza prozesua (Bloñ taldeko Maia Iribarne eta Paxkal Irigoienekin)
2026/03/11

Irrintzi dorrera igo diren bi artista puska hauek hainbat proiektu artistikoz inguratuta daude. Amankomunean duten horietako bat Bloñ taldea eta Bañolet filma da.

Bi lan hauetara iristeko bidea eta emaitzaren inguruko sorkuntza prozesua izan dugu gaur hizpide.

Espaloian koska 2x9 | 50 urtez, Koska (70. hamarkadako ufada)
2026/02/25

Gaur Koska taldeko Alfonso Guillo eta Gabi Agirregomezkortak Euskalerria irratiko estudio bisitatu dute. Solasaldian, haien lehenengo diskaren 50. urteurrenaren aitzakipean, 70. Hamarkadako testuinguru sozial eta musikaz, diskaren grabaketa eta influentzietaz aritu gara.

Espaloian Koska 2x8 | Post punka. Julen Cambra
2026/02/11

Gaurkoan Julen Cambra, Bris taldeko gitarkolearekin post punkaren inguran aritu gara Irrintzi dorreko tontorrean. Post punka Europa ekialde eta mendebaldean baita Euskal Herrian ere izandako eraginaren inguruan mintzatu gara. Entzun ezazue.

Espaloian Koska 2x7 | Lore hostoak. Ekain Perez
2026/01/28

Euskal Herrian euskarazko musikaren inguruko irratsaiorik ederrena 'Lore hostoak' dela badakigu. Bere saioan gonbidatuekin egiten duen bezala, gaurkoan Euskalerria Irratian Ekain Perez irrati esataria hostokatzea tokatu zaigu. Euskal Herriko musika eta irratiak honetan duen garrantziaren inguruan aritu gara, besteak beste.

Espaloian koska 2x6 | Brass bandak Euskal Herrian. Ion Celestino eta Amets Aznarez
2026/01/14

Brass banden bi eskulangile etorri dira Euskalerria Irratira New Orleansetik zuzenean. Kaleko musika eta komunitatearen alde eta artearen kontrako aldarri irmoak ekarri dituzte mahai gainera. Zer ezberdintasun daude brass band eta gainontzeko musika estiloen artean? Erantzuna jakiteko, entzun saioa.

0 atal ikusteko