Konpainia Karrikako Amesgaiztoa

Konpainia Karrikako Amesgaiztoa 4x18 | Aingeru eroriak

Euskalerria Irratia 2026ko martxoaren 5a

Pentsatzen hasita, aingeru eroriaren figurak lotzen ditu saio honetarako hautatu ditugun filmak, biak aski diferenteak izan arren. Memorias del ángel caído (Fernando Cámara & David Alonso, 1997) da lehendabizikoa. Apezak, sektak, mirariak, berpizteak... denetarik du film horrek, gabeziak gabezia aunitz gustatu zaiguna.

Bigarrena AEBn gertatzen bada ere, Irlandako ekoizpena da: I Am Not a Serial Killer (Billy O'Brien, 2016), eta protagonista gazte soziopata da, inori kalterik ez egiteko bere buruari arau zorrotzak ezartzen dizkiona. Bere herrian serieko hiltzaile bat lanean hasi den artio...

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!