Energiaren kudeaketa guztiz funtsezkoa da. Are gehiago nazioartetik jasotzen ditugun albiste kezkagarriak ikusita eta krisi klimatiko baten erdian gaudela kontutan hartuta. Beraz, gure energia propioa ekoiztea eta energian burujabe izatea gero eta beharrezkoagoa suertatzen da. Asko dira azkenaldian Euskal Herrian sortutako komunitate energetikoak eta ondorioz, haien arteko lankidetza sustatzea ere beharrezkoa da. Helburu horrekin Ehnergia, energia komunitatez osatutako mugaz gaindiko bigarren mailako sarea sortu berri da.
Joan den larunbatean Donostiako Kursaalen egin zuten sare berri honen aurkezpena. 50 bat lagun bildu ziren, Euskal Herriko zenbait energia komunitatetako kideak, herrietako ordezkariak, gaian adituak eta Ehnergiaren sorrera prozesuan parte hartutakoak barne. Helburu nagusia: Euskal Herrian sortzen ari diren energia komunitateen artean saretzea eta elkarlana sustatzea, egunerokotasunean dituzten beharrak ase eta aholkularitza lanak egiteko; baita etorkizunean sortuko diren energia komunitateak laguntzea ere
Euskalerria Irratiko Irrintzi Plaza saioan Aritz Otxandiano, Ehnergiako kidea izan dugu proiektu berri honen inguruko xehetasun guztiak kontatzeko.