Telebista

Beratzen

Egilea: Euskalerria Irratia
7 atal ikusteko
Beratzen 1x7 | Kolonoa jan
2026/02/04

Ingelesetik ihes egin ordez, jan eginen dugu gaur: nor da euskal 'pick me'a? Ezagutzen al duzue 'tontonahita'rik? Rage bait-a egin dizuete inoiz? Ainara Ieregirekin batera prestatu dugu gaurko otordua. Zuek ere gonbidatuak zaudete!

Beratzen 1x6 | Artea eta politika
2026/01/21

Artea, artista, politika, konpromisoa... Hamaika hari-mutur dituen gaia da, eta guk bizpahiruri tira egin diegu. Iratxe Retolaza eta Saioa Alkaiza luxuzko bidelagun izanik, artearen neutraltasunaz, literaturaz, bertsoez, politikaz... hizketan aritu gara. Gozatu, entzule!

Beratzen 1x5 | HIRIA
2025/12/10

Ei, kaletarrok! Denok ezagutzen ditugu hiriak, askok eguneroko bizilekutzat ditugu. Baina pentsatu al duzue inoiz hirietan zehar ibiltzeko dugun moduaz? Hiriaren bizigarritasunaz? Zenbat komun publiko ditu zure hiriak? Eta zergatik daude eraikin zuri-beltzak auzo berri guztietan? 

Hiria dugu hizpide Beratzen podcastaren 5. atalean. Ula Iruretagoiena irakasle eta arkitektoa eta Irati Majuelo 'Hiria gure oinetan' liburuaren egilea gonbidatu ditugu estudiora. Jantzi kaskoak, entzun atala eta abiatu hirian zehar!

Beratzen 1x4 | Gure gomendioak I
2025/11/19

Nondik elikatzen dira gure inguruko kulturgileak? Galdera horri erantzuna topatzeko asmoz, noizean behin argitaratuko ditugun atal berezien artean lehena duzue gaurkoa. Ainara Ieregi eta Iñigo Satrustegi etorri dira gurera, euren gustuko filmez, liburuez eta telesailez hitz egitera.

Beratzen luze utzi beharko ez dituzuen gomendioak dira hauek: babestu kanpoko hotzetik, astebururako plana baduzue eta!

Beratzen 1x3 | Bidea
2025/11/05

Bideaz aritu gara Beratzen podcastaren 3.atalean. Baina bide honek helmuga berezia du: kantu bat, poema bat... Sortze prozesuaz hitz egitera etorri dira Oihana Arana eta Ibai Osinaga, baita sortzailearen figuraz, hartzaileaz... ere. Jarri ideiak beratzen eta gozatu bideaz!

Beratzen 1x2 | Jendaurrea
2025/10/22

Zer dakar jendaurreak? Zer gertatzen da norbera jendaurrean jartzean? Eta beste gorputz bat denean? Nolakoa da herri honetako espazio publikoa?

Guzti honi erantzuna bilatzeko, jendaurrean esperientzia handia duten bi lagun gonbidatu ditugu Beratzen podcastaren bigarren atalera: Eraitz Saez de Egilaz eta Aissa Intxausti. Politikaz, Bad Gyalez, gorputzez, estetikaz... Hitz egin dugu, bi ondorio argira heltzeko: kendu X eta gora Danele!

Beratzen 1x1 | Zer da kultura?
2025/10/08

Beratzen podkastaren lehenengo ataleko luxuzko gonbidatuak Ion Celestino eta Sagrario Aleman izan dira, eta euskararen eta kulturaren arteko harremanaz hausnarrean aritu dira mikrofono arrosen beste aldean: zer da euskal kultura? Zer da kultura, eta zer da ‘euskal’? Galdera handiegiak, akaso, lehenengo atal baterako? Lasai entzule, honetarako eta gehiagorako tartea izanen dugu eta. Eseri, hartu edateko zerbait, eta gozatu saioaz. A, eta jarri garbantzuak beratzen, mesedez!

0 atal ikusteko