Ikustekoak

Ciga pintorea: gizakiaren egia eta arima, oleoan

Euskalerria Irratia 2026ko martxoaren 2a

Javier Ciga pintorearen bilduma Iruñeko Pompelo Civivox arte aretoan dago ikusgai. Erakusketa zabal honek 133 margolan ditu, eta askotariko gaiak eta teknikak biltzen ditu. Sortzaile iruindarraren ibilbide pertsonala eta artistikoa ezagutzeko aukera paregabea da. Iruñean jaio eta hil zen (1877-1960). Margolari aritu zen, zinegotzi abertzalea izan zen eta hiriko kultur bizitza dinamizatu zuen. Erakusketan, Ciga Fundazioko presidente Pello Fernandez Oyaregui izan dugu bidelagun.

Pello Fernandez Oyaregui, erakusketako antolatzailearen esanetan, ”Ciga Bilduma duela mende bateko gizartea islatzen duen ondarea da; baina, era berean, egungo errealitate nahasiarekin ere badu lotura. Javier Cigak esentziak eta egiak pintatu zituen, eta bere garaiko arimaren eta gizartearen interpretea izan zen”. Fundazioa oso eskertuta azaldu da erakusketan bilduta dauden margolan horiek utzi dituzten erakundeekin eta pertsonekin. Aurrerantzean, modu egonkorrean izanen da bilduma egungo kokagunean.

Elkarrizketa osoa hemen entzungai.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!