UEU

Katixa Dolhare (UEU): “Euskarazko literatura hautaketa ezin da irakaslearen borondatearen esku bakarrik utzi”

Euskalerria Irratia 2026ko martxoaren 16a

‘Literaturaren irakaskuntza Bigarren Hezkuntzan’ ikastaroa eskainiko du UEUk Iruñean apirilaren 15etik maiatzaren 6a arte

Bigarren Hezkuntzako literaturaren inguruko irakaskuntzara hurbilpena proposatzen du UEUk Iruñean. Joan den urteko udako ikastaroetan irakasle literaturazaleen topaketa egin eta gero, bertan jorratutako gaiak modu zabalagoan lantzeko aukera emango du. Bigarren Hezkuntzako literaturaren irakaskuntzara hurbiltzea eta horren inguruko proposamen teoriko gaurkotuak eta jarduera praktiko eredugarriak ezagutzea du helburu ikastaroak. Horretarako Ipar eta Hego Euskal Herriko zenbait ikuspegi, marko eta jarduera partekatuko dira. Era berean, Nafarroako Bigarren Hezkuntzako literatura irakasleekin sarea egitea asmoa ere badu, “elkarren berri izateko eta aurkitu ditugun korapiloak partekatzeko”, Katixa Dolhare literaturan doktorea eta ikastaroaren irakasleak kontatu digunez.

Katixa Dolherarekin batera Amaia Alvarez egongo da irakasle lanetan eta izena emateko epea apirilaren 10ean bukatuko da. Ikastaroa apirilaren 15ean hasiko da eta maiatzaren 6a arte asteazken arratsaldetan 4etatik 7etara. Guztira, hamabi ordu izango dira eta aurrez aurre izango da. Informazio gehiago ueu.eus web atarian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!