Gaur arratsaldean, Paris 365, Elkarte, Lantxotegi, Apoyo Mutuo, Intermon Oxfam edo SOS Racismo Nafarroa besteak beste, agerraldia egingo dute Parlamentuan datozen igandean 150 mutil kalean geratuko direla salatzeko.
Gazte migrante hauek, Iruñeko kaleetan lo egiten duten beste ehun laguni gehituko zaizkie. Azken hauek, joan den astelehenean hurbildu ziren “Apoyo Mutuoko" lokal berrira, bazkari eta aholkularitza eske, kaletik irten, gaztelania ikasi eta prestakuntza jaso ahal izateko. Batzuk oso apurtuta iristen dira, baina beste batzuek azkar ikasten dute hizkuntza, eta zorionekoenak iturgintzako, mantentze-lanetako edo elektrizitateko ikastaroak ikasteko zortea dute.
Horrela, gauza bat argi dago, aukerarik eskaintzen ez badiegu, kaleak apurtutako mutikoz beteko ditugu. Eta hori ez da ona inorentzat. Horretarako, teilatupean lo egitea lehen urratsa da.
Isa Eguiguren