Lislore loradendak 40 urte egin ditu Iruñeko alde zaharrean. Karmele Yeregi jabeari erreportajea grabatu diogu bideoz Kale Nagusiko saltokian. Lau hamarkada betetzera doa, bertan. 65 urte egitera doa. Erretiroa hartu nahi du. Dena den, Lislore ez luke itxita ikusi nahi. Beste norbaitek lekukoa hartzea du helburu.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.