Denboraldiari amaiera emateko, beti bezala, punta-puntako aktualitatea dakarkizuegu, gure aurtengo kapituluen atzera begirada batekin batera. Zein izan da kapitulurik entzunena? Zein izan da zure gustokoena? Utzi gure iruzkinetan, uda ona pasa eta hurrengora arte <3
Gaurkoan Mendillorriko bi artista emergente ditugu haien ibilbide artistikoa azaltzeko. Dantza edo zirkua bezalako esparruetan, eta gurekin batera egin izan duten lan zoragarria komentatzeko. Honetaz gain haien ikuskizun propioa aurkeztuko dute.
Aktualitatea birpasatu ondoren, nahiko goibela delarik, gaur enekok bizitako abentura paregabea kontatuko dizuegu Mediterraneo itsasoan zehar!
Energia lauso eta leun batek bete gaitu gaurko arratsalde eguzkitsu batean, eta musika, moda eta kultura jorratuko ditugu beti bezala, baina gaurkoan DE TARDE izango da.
Gaur gurean dugu eszenako diva esoteriko kriminologo musikala: Leire leturia. Bere artista bezalako ibilbidea aztertu eta gero, bere kriminologiarekiko eta esoterismoarekiko pasioak aztertuko ditugu. Ez galdu tarot sesioa amaieran!
100. kapitulutik dena aldatu da. Gaur jorratuko dugun gaia gure inguruan garatzen den errealitate eskatologikoa izango da: Danelen arazo intestinalak, Luna Ki-ren arazo kreatiboak, eta Met Galaren Arazo estilistikoak, batik bat.
Gaur gure 100. kapitulu berria ospatzen dugu puxikekin, nostalgiarekin, eta posible genuen gonbidatu berezienarekin.
Gaurkoan Eguneko panorama musikal internazionaleko berriak jorratuko ditugu: Justin Bieber-en Coachella-tik Martin Urrutiaren abesti berriraino.
Altxalili taldeko partaide zoragarri bat dugu gaurkoan dantza, artea, kultura, komunitatea eta queertasuna jorratzeko!
Gaur gurean dugu artista paregabe bat, bere lan berria eta ez hain berriaren inguruan hitz egiteko, Nogen taldean egon zenetik Sorginkeria proiektu berriraino.
Denbora librearen kudeaketa oso gai zail bat izan daiteke, sinplea dirudien arren. Produktibitatea, atsedena, sozializazioa eta bestelako beharrei ematen diegu behar bezalako arreta?
Boomer/Millenial/Gen Z/Gen Alpha... geroz eta gehiago erabiltzen diren bereiztaile sozialak dira baina, zer esan nahi dute? Jaiotzen garen datak baldintzatzen du gure izaera? Gaur horren inguruan arituko gara, aktualitateari begirada bat bota ostean.