22. KORRIKAren ibilbidea ezagutarazi du gaur AEK-k. Edizio honetan, euskararen aldeko ekimen erraldoia martxoaren 31n irtengo da Amurriotik eta, hamaika egunez Euskal Herri osoa igaro ostean, Donostian amaituko da, apirilaren 10ean. Tartean, noski, Nafarroako hainbat herri eta hiri zeharkatuko ditu. Iruñerrira apirilaren 2an iritsiko da Korrika, Sakanatik. Goizeko 9:00etan iritsiko dira korrikalariak Berriozarrera. Arratsaldera arte Iruñerriko herri eta hiriko auzoetan izanen da, ondoren hegoalderako bidea hartzeko.
Ibilbidea, Iruñerrian
Apirilaren 2an
- 08:48 Berriobeiti
- 08:53 Berriobeititik Berriozarrerako bidea
- 09:03 Berriozar
- 09:16 Iruñea / Artikaberri
- 09:20 Iruñea / Buztintxuri
- 09:26 Iruñea / Arrotxapea
- 09:47 Apirilaren 2a Antsoain
- 09:56 Iruñea / Txantrea
- 10:10 Burlata
- 10:24 Atarrabia
- 10:33 Uharte
- 10:44 Olatz
- 10:49 Olatzetik Sarrigurenerako bidean
- 10:54 Sarriguren
- 11:09 Erripagaina
- 11:15 Iruñea / Mendillorri
- 11:25 Mutiloa
- 11:35 Iruñea / Lezkairu
- 11:45 Iruñea / Arrosadia
- 12:05 Iruñea / Iturrama
- 12:19 Iruñea / Donibane Nafarroa
- 12:45 Iruñea / Alde Zaharra
- 13:19 Iruñea / Sanduzelai
- 13:37 Sanduzelaitik Barañainerako bidean
- 13:43 Barañain
- 14:04 Barañaindik Zizurrerako bidean
- 14:09 Zizur Nagusia
- 14:29 Zizur Txikia
- 14:36 Zizurretik Eskirotzerako bidean
- 14:48 Eskirotz
- 14:54 Eskiroztik Noainerako bidean
- 15:06 Noain
- 15:22 Getze
- 15:29 Getzetik Espartzarako bidean
- 15:48 Espartza
- 15:55 Galar