Iruñeko lore eta landareen paradisutik gertu, Takoneratik hurbil, Lislore loradendan izan gara ekiloreak, larrosak, gardeniak, krabelinak, mitxoletak, geranioak, hortentsiak eta petuniak, besteak beste, inguruan genituela. “Irañetakoa naiz eta Iruñera etorri nintzen saltoki bat zabaltzeko asmoz oso gazte nintzelarik. Zenbait aukera baztertu eta erabat sartu nintzen loreen munduan. Zoriontsu izan naiz giro honetan. Asko saltzen dut. Lantokian, etxean, areto ezberdinetan gero eta espazio handiagoa hartzen ari dira loreak eta landareak”.