600 osasun-kontsulta galtzen dira bataz beste egunean Nafarroan

Euskalerria Irratia

Egunean 600 osasun-hitzordu baino gehiago galtzen dira Nafarroan, pazienteak ez direlako kontsultetara joaten. SER irratiak aurreratu dituen datuak dira: aurtengo urtarriletik abuztura 147.000 hitzordu baino gehiago galdu dira, bai lehen mailako arretan, bai ospitaleetan.

Odol-ateratzeak dira herritarrak gehien falta diren kontsultak, eta, ondoren, gizarte-lana, pediatria eta erizaintza. Aldiz, familia-medikuarekin egindako hitzorduak dira jendea gutxien faltatzen dena. Osasun arloen arabera, Tuteran dago faltarik gehien % 3,2. Jarraian dira, Lizarra ( % 3,1) eta Iruñea ( % 2,9). Urtarriletik abuztura 22.000 kontsulta baino gehiago galdu dira espezialistekin.

Nafarroako Osasun Zerbitzuak egiten dituen inkesten arabera, ez bertaratzeko arrazoi ohikoena da pazienteak ez duela abisurik jasotzen. 2025ean, kontsulta batera joan ez ziren pertsonen % 30ek ziurtatu zuen ez zitzaiola gutuna iritsi edo ez zekiela hitzordua zuela. Hutsune horiek murrizteko, Lehen Mailako Arreta Zerbitzuak Osasuneko Karpeta Pertsonalaren bidez oroigarriak bidaltzen ditu kontsulta egin baino 48 ordu lehenago. Departamentua lanean ari da, orain, sistema hori ospitaleko hitzorduetara zabaltzeko, baita pazienteei zain dituzten ebakuntza kirurgikoen berri emateko ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!