Hezkuntza Publikoaren Aldeko Plataformak lortu ditu nahikoa sinadura herri-ekimena parlamentura eramateko

Euskalerria Irratia

"Auzolanak, beste behin ere, eman ditu fruituak", jakinarazi du Hezkuntza Publikoaren Aldeko Plataformak. Izan ere,  erdietsi dituzte sinadura nahikoa hezkuntza publikoko etapa guztietan ratioak jaisteko herri ekimen legegilea Nafarroako Parlamentura iritsi dadin: "Hiru astean erraz gainditu ditugu beharrezkoak ziren gutxieneko sinadurak", esan du Hezkuntza Publikoaren Aldeko Plataformako kide Laura Perezek Euskalerria Irratian. 

"Auzolanak, beste behin ere, eman ditu fruituak". Hezkuntza Publikoaren Aldeko Plataformak iragarri du, erdietsi dutela, lortu dituztela behar zituzten gutxieneko sinadurak hezkuntza publikoko etapa guztietan ikasle ratioa jaisteko herri-ekimen legegilea parlamentuan eztabaida dadin: "Denbora errekorrean, hiru astean lortu dugu gutxienekoak ziren sinadurak baino gehiago eskuratzea", adierazi du Laura Perezek, Hezkuntza Publikoaren Aldeko Plataformako kideak. 

Hemendik aurrera zein pausu emanen dituzten zehaztuko dute larunbatean eginen duten agerraldiaren bitartez: "Nafarroako Justizia Jauregiaren parean elkartuko gara 10:30ean eta sinadurak erregistratuko ditugu. Horretarako, ezinbestekoa den 61 fede-emaileen eskutik Nafarroako Justizia Jauregian Nafarroako Hauteskunde Batzordearen aurrera joko dugu", azaldu du.

Auzolanak ahalbidetu du hori lortzea. Izan ere, Nafarroa osoan boluntario izan diren herritarrek sinadura bilketa egin dute eta erakutsi dute herritarren eskaera dela hezkuntza publikoaren kalitatea bermatuko duen ratioen jaitsiera galdegitea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!