Faxismoari aurre egiteko autodefentsa feminista aldarrikatzen ari da Mugimendu Feminista

Euskalerria Irratia

Euskal Herriko Mugimendu Feministako kideak gero eta indar gehiago batzen ari direla jakinarazi dute, eta iristen ari diren feminismoaren kontrako mezuen aurrean ez dute asmorik etxean gelditzeko. Indarkeria erreproduzitzen ari diren eta indarkeria matxistarekin amaitzeko baliabiderik jartzen ez duten instituzioen aurka antolatzen ari direla jakinarazi dute eta azaroaren 25ean erail dituzten emakumeak gogoratu eta haien indarrez kaleak hartzen segituko dutela iragarri dute.

Tatiana, Amaia, Arelys, Saida eta Kalie gogoratuz abiatu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak agerraldia. Euskal Herrian aurten eraildako emakumeak dira. Memorian bizirik mantenduko dituztela esan dute. Memoria kolektiboa borrokarako tresna gisa ulertuta; oroitzeko, osatzeko, aitortzeko, erreparatzeko eta borrokarako. 

Kaleak hartzera deitu du mugimendu feministak indarkeria matxistaren aurka egiteko. Etor daitekeenaren aurrean autodefentsa feminista aldarrikatzen ari dira. Azaroaren 25ean Euskal Herrian mobilizazioak eginen dituzte; Iruñekoa 19:00etan aterako da Antoniutti parketik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!