Entzutekoak

Zinema kinkia, 80ko hamarkadako periferien erretratu

Euskalerria Irratia

Historia eta zinema uztartzen dituen atala. Nerea Perez de Ibarrolak eta Lisabe Velascok zinema kinkia hartu dute hizpide, 80ko hamarkadako Espainiako gizartea eta egoera sozioekonomikoa aztertzeko

Frankismoaren amaierak eta trantsizioak modernizazioaren aro berri bat zabaldu zuten Espainiar Estatuan, baina aldaketa horien atzean baziren beste errealitate batzuk ere. Langabezia, desindustrializazioa, pobrezia eta drogen kontsumoa bereziki nabarmenak ziren langile-auzoetan eta hiri-periferietan. Zinema kinkia errealitate horien lekuko izan zen eta auzo horietako gazteen bizipenak pantailara eraman zituen.

Nerea Perez de Ibarrolak eta Lisabe Velaskok genero horren ezaugarriak eta errealismoa lortzeko erabilitako baliabideak aztertu dituzte, baita azken urteotan izan duen berpizkundea ere. Izan ere, zinema kinkiaren estetika berriz modan dago, baina horrek pobrezia eta bazterkeria ikuskizun edo kontsumo-produktu bihurtzeko arriskua ere badakar. Nola kontatu auzo horietako istorioak estereotipoetan erori gabe?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!