Leire Martinez Etxeberria galdera batekin bertaratu da Bazterrak nahasten atalera: zeintzuk dira zuen bandera gorriak? Edo beste modura esanda, zeintzuk dira harreman arriskutsu batean sartzen ari zarela aditzera ematen dizuten seinaleak? Horietako batzuk, izan ere, argi erakusten digute aurrean daukagu pertsonak jarrera matxista izanen duela. Red flag terminoa ezagun egin da azken urteotan eta gure sare sozialak bandera gorriz beteriko emojiz bete dira, zalantza eragiten dizun sentsazio deseroso edo portaera hori nabarmendu eta arrisku emozionalean egon zintezkeela aditzera emateko.