Erreniegan omendu dituzte Gerra Zibilean eraildako 94 herritarrak

Euskalerria Irratia

Gerra Zibilean Erreniegako mendi lerroan erail eta bertan lurperatu zituzten 94 lagun gogoan izan senide eta elkarte memorialistetako kideek. Erreniegako Hobiak Elkarte Memorialistatik ohartarazi dute "orain dela 90 urte bezala, oraindik ere ideia faxistak indarrean" direla eta "orduko faxisten oinordekoak" direla oraingoak salatu dute.Halaber, Carlos Urra elkarteko lehendakariak iragarri du Nafarroako Gobernuaren oniritzia dutela espazio berri bat sortzeko, memoriaren basoa litzatekeena, Etxaurin.

Gerra Zibilean Erreniegako mendi lerroan erail eta bertan lurperatu zituzten 94 lagun gogoan izan senide eta elkarte memorialistetako kideek. Hilketen 90. urteurrenean, dozenaka lagun bildu dira hobi komunaren gainean dagoen memorialean, Nafarroako banderak, ikurriñak eta bandera errepublikarrak eskutan, hildakoak omentzeko eta euren memoria aldarrikatzeko.

Txalapartaz, lore eskaintzaz, poesiaz eta musikaz osatutako omenaldian, familiek basakeriaren arduradunen "inpunitatea" salatu dute, eta "memoria eta egia" aldarrikatu dituzte.

Nafarroako hainbat herritakoak ziren Erreniegan hil eta lurperatutakoak, Iruñekoak, Erriberrikoak, Lodosakoak, Mendabiakoak, Pitillasekoak etab. eta horietako ordezkari instituzionalak ere izan dira. Hala, Jose Javier Aierdi Pitillasko alkateak "berriro horrelakorik ez errepikatzeko" eskatu du.

Erreniegako Hobiak Elkarte Memorialistatik ohartarazi dute "orain dela 90 urte bezala, oraindik ere ideia faxistak indarrean" direla eta "orduko faxisten oinordekoak" direla oraingoak salatu dute.

Cesar Layana Memoriaren Nafarroako institutuko zuzendariak memoriaren alde lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du Erreniegan.

Halaber, Carlos Urra elkarteko lehendakariak iragarri du Nafarroako Gobernuaren oniritzia dutela espazio berri bat sortzeko, memoriaren basoa litzatekeena, Etxaurin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!