Iruñerriko euskaldunon agerkaria

Euskalgintzako eragileen mahai ingurua izanen da gaur Katakraken

Euskalerria Irratia 2015-04-28 13:11   Euskara  Iruñea

Euskalgintzako eragileen mahai ingurua izanen da gaur Katakraken

Nafarroak euskaraz bizi nahi du izenburupean, Kontseiluko, AEK-ko eta IKAko ordezkariak izanen dira mahaiaren inguruan Katakraken (19:00etan). BERRIAren webgunean nahiz Euskalerriairratia.eus agerkarian streaming bidez ikusi ahal izanen da.

Euskal eskola publikoaren jaia maiatzaren 17an, Sarrigurenen

Euskalerria Irratia 2015-04-28 11:10   Euskara  Hego Iruñerria

Euskal eskola publikoaren jaia maiatzaren 17an, Sarrigurenen

"Izpi berriez, eskola berria" leloarekin Sarrigurengo ikastetxea ari da Sortzen jaia antolatzen. Maiatzaren 17an ospatuko dute festa. 20 urte beteko ditu Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaiak.

'Euskaraz bizi nahi dut' aldarri ozena Anaitasunan

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2015-04-26 00:00   Euskara

'Euskaraz bizi nahi dut' aldarri ozena Anaitasunan

Jendetza bildu da Kontseiluak antolatutako ekitaldian. Euskaraz bizi nahi duten herritarren istorio txikiak kontatu dituzte. Kultur arloko hainbat lagunek ere parte hartu dute. Emozio handiko uneak izan dira bildutakoen artean.

Galzorian dauden zuhaitzak landatuko ditu Baztan Ikastolak Oinez Basoa ekimenean

Euskalerria Irratia 2015-04-24 12:42   Euskara  Nafarroa

Galzorian dauden zuhaitzak landatuko ditu Baztan Ikastolak Oinez Basoa ekimenean

Ingurumena babestu eta euskara bultzatzeko helburu du Oinez Basoa ekimenak. Zazpigarren urtez ekin diote proiektuari eta Baztan Ikastolak bosgarren basoa sortuko du egitasmoaren baitan.

Sortzen: "Arrakastatsua bezain berezia izan da Faltzesko festa"

Erabiltzailearen aurpegia Sortzen 2015-04-21 11:53   Euskara

Nafarroa osoan euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu zuten igandean Faltzesen, Sortzen plataformak antolaturiko festan. Sortzen beraren idatzizko kronika eta ahorazonamedia.com webgunearen bideokronika ekarri ditugu hona.

Iruñeko Orfeoia parkeko plaka "errespetu falta" dela salatu du Geroa Baik

Euskalerria Irratia 2015-04-21 08:54   Euskara  Iruñea

Iruñeko Orfeoia parkeko plaka "errespetu falta" dela salatu du Geroa Baik

Arazorik gabe itzuli daitekeen toponimo bat izateaz gain, euskal gramatikatik erabat kanpo dagoen izen osagarria dela adierazi du.

Gaur abiatuko da 10. 'Eustal Tulkur Askea'

Euskalerria Irratia 2015-04-20 12:34   Euskara  Iruñea

Gaur abiatuko da 10. 'Eustal Tulkur Askea'

Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialeko kultur astea apirilaren gaurtik ostegunera eginen dute, "Eustal Tulkur Askea. Opari bat da" goiburuarekin.

Euskaraz Bizi Egunera joateko autobusak Iruñean, Agoitzen eta Sakanan

Erabiltzailearen aurpegia Euskal Herrian Euskaraz 2015-04-15 10:49   Euskara

Larunbatean, apirilaren 18an, ospatuko da Euskaraz Bizi Eguna, Otxandion. Autobusak antolatu ditu EHEk Iruñean, Agoitzen eta Sakanan. Iruñean, tiketak eros daitezke Txantreako Zurgai tabernan eta Arrotxapeko Ipar Gorri tabernan.

Bertso bazkaria 'Anahitasunan', Julio Soto, Fredi Paia eta Alaia Martinekin

Euskalerria Irratia 2015-04-14 12:44   Euskara  Nafarroa

Bertso bazkaria 'Anahitasunan', Julio Soto, Fredi Paia eta Alaia Martinekin

'Anahitasuna' goiburuarekin, apirilaren 25ean Anaitasuna kiroldegia euskaraz bizitzeko eskubidearen alde betetzera deitu du Kontseiluak. Egun berean eginen dute bertso bazkaria, kiroldegiko jatetxean.

Sarriguren dantzan, Sortzen Jaiaren bideoklipean

Euskalerria Irratia 2015-04-14 12:20   Euskara  Eguesibar

Oskar Estanga bertsolari musikariak egin du kanta. Maiatzaren 17an ospatuko dute euskal eskola publiko berriaren aldeko jaia.

Nafarroako museoko Aste Santuko haurrentzako tailerrak erdara hutsean

Euskalerria Irratia 2015-04-08 08:31   Euskara  Nafarroa

Euskarari izkin egin dio Nafarroako Museoak aste honetarako antolatu dituen ekimenetan. Administrazioan Euskaraz Taldeak jakinarazi du gaztelania hutsean antolatu dituela Museoak tailer didaktiko eta sortzaileak.

"Ongi etorria" Vianan: hizkuntza politika berri baten seinale?

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2015-04-01 01:30   Euskara

"Ongi etorria" Vianan: hizkuntza politika berri baten seinale?

“Ongi etorri” hitzak, euskaraz, agertzen dira kartel honetan, A-12 autobian, Errioxaren eta Nafarroaren arteko mugan (Vianan). Lehenbiziko aldia da, Iruñetik hegoaldera.

"Euskararen paparazziak", berriz lanean

Euskalerria Irratia 2015-04-01 15:42   Euskara  Iruñerria

"Euskararen paparazziak", berriz lanean

Iruñerriko saltokietan euskararen presentzia argazkien bidez ikusaraztea da lehiaketa honen proposamena. Argazkiak apirilaren 6tik 26ra bitartean bidali ahal izanen dira.

Patxi Larraintzar ikastetxeko azken bisitak

Euskalerria Irratia 2015-04-01 13:57   Euskara  Iruñea

Patxi Larraintzar ikastetxeko azken bisitak

Arrotxapeko haur gehiago izan ditugu irratian. Denetara egun hauetan Lehen Hezkuntzako bigarren mailako lau talde, 80 haur. Eta denak txintxo-txintxo! Mila esker eta nahi duzuen arte!

Iruñeko Udalak Civivox zentroetan haurrentzako 10 ekitaldi antolatu ditu pazko-asterako, denak gazteleraz

Euskalerria Irratia 2015-03-31 22:02   Euskara  Iruñea

Iruñeko Udalak Civivox zentroetan haurrentzako 10 ekitaldi antolatu ditu pazko-asterako, denak gazteleraz

Hori bai, gaztelerazko programazioaren inguruko informazioa euskaraz ere zabaldu du.

Xabier Martinez: "Hizkuntza politikaren aurka ez ezik murrizketen kontra ere egin nahi izan nuen protesta"

Euskalerria Irratia 2015-03-31 07:47   Euskara  Nafarroa

'Euskaraz bizi nahi dut' goiburudun kamiseta jantzi zuen Martinez Resano ikasleak Barcina presidentearen eta Iribas kontseilariaren alboan, Lanbide Hezkuntzako curriculumik onenen sari banaketan.

Euskarazko udalekuetara doazen haurrei diru laguntza emanen die Antsoaingo Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Antsoaingo Udala 2015-03-30 13:01   Euskara

Euskara zerbitzuek zerrenda osatu dute, D ereduko ikasleentzat egokiak diren kanpalekuekin.

Eremu ez euskaldunean eguneroko errealitateak lausotzen du etorkizuneko itxaropena

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2015-03-26 10:03   Euskara

Eremu ez euskaldunean eguneroko errealitateak lausotzen du etorkizuneko itxaropena

Euskararen Legearen zonifikazioak eremu ez euskalduneko haur eta gurasoei dakarzkien eguneroko arazoei buruzko erreportaje argigarria egin du Argiak.

Aldaketaren Korrika

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroako AEK 2015-03-26 13:00   Euskara

19. Korrika aldaketaren Korrika dela aldarrikatu du AEK-k bideo baten bidez. Apirilaren 25ean Anaitasuna euskararen alde betetzera deitu du AEK-k, Kontseiluaren ekimenarekin bat eginez. "Euskahalduntzeko garaia dugu Nafarroan, euskaraz bizi nahi dugulako, eta emanen den aldaketak euskaraz izan behar duelako. Apirilaren 25ean elkar ikusiko dugu, Anaitasunan".

Ika, ika, ika, Arrotxapea Korrika!

Euskalerria Irratia 2015-03-25 10:48   Euskara  Iruñea

Arrotxapeko Korrika Txikiko oso bideo txukuna helarazi digute Patxi Larrainzar Ikastetxe Publikoko guraso elkarteko lagunek. ON egin!