"Legeak" ez-euskalduna "deitzen duen eremuan, UPNk" Navarra, Comunidad Foral "dioten kartelak gaztelaniaz bakarrik jarri zituen. Gainera, Turismo Sailak beste kartel batzuk jarri zituen, non ongietorria gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez, alemanez eta italieraz egiten zen, baina ez euskaraz ", azaldu dute prentsa-ohar batean. "2015-2019ko legegintzaldian, Geroa Bairen Gobernuak euskara sartu zuen ia kartel guztietan... AP-68 autobidekoetan izan ezik. 2019tik ez da beste aldaketarik izan ".
Administrazioan Euskaraz Taldeak azaldu duenez, Nafarroako Gobernuak argudiatu du ezinezkoa dela horri buruz ezer egitea, AP-68 autobidearen eskumena Espainiako Gobernuari dagokiolako. "Baina aitzakia bat da. Nafarroako Gobernuko Turismo Departamentuak bere kartelak jarri zituen bertan, eta protestak zirela eta, 'ongi etorri' txiki bat gehitu zuen euskaraz.
Honetaz gain taldetik egiten dituzten bestehainbat aldarrikapenez mintzatu gara Fermin Zabalaza taldeko kidearekin. Etb Nafarroa osoan ikusteko aukera izan dadin eskatzen jarraitzen dute eta modu berean Nafarroako Gobernutik pedagogia egin dezaten euskararen inguruan esaten diren izugarrikerien aurrean.
Irudiz laster onartuko duten merezimenduen dekretuaren inguruan Zabalzak esan du UPNren garain zegoena baina murriztaileagoa dela.