Mintzodromoa

Ainhoa Madariaga (Zubiarte) eta Jaume Gelabert (IHEO): "Euskara ikasteko modu hoberena da hitz egitea"

Miren Mindegia 2024ko api. 25a, 18:03

Zubiarte euskaltegi publikoko eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko lagunekin euren zentroetako eskaintzaz hitz egiten aritu gara

Helduen euskalduntzean jarduten duten eragile guztien artean antolatzen dute Mintzodromoa. Aurten hirugarren edizioa ospatu da Iruñeko Geltokin, orain arteko handiena. Denetara, 180 lagun bildu dira, launaka, 20 minutuko txandetan gai desberdinez jarduten. Antolatzaileek azpimarratu bezala, asmoa argia da: euskaraz mintzatuz tarte atsegin bat pasatzea eta, bidebanar, Iruñerriko euskaldunen sarea indartzea. Aurten, gonbidatu bereziak ere izan ditu ekimenak: Jagoba Arrasate, Ainhoa Tirapu, Amaia Merino eta Demode Quartet eta Skabidean taldeetako musikariak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!