Fernando Rey, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko lehendakari

Maialen Huarte Arano 2024ko api. 23a, 09:50

Batzar Nagusia egin zuen joan den larunbatean Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak eta Fernando Rey Escalera izendatu zuten hurrengo bi urteetarako lehendakari. Horrenbestez, Manu Lopez Gaseniren lekua hartu du Reyk. Beste bi itzultzaile ere batu dira zuzendaritza taldera: Isabel Etxeberria Ramirez eta Ane Garmendia Alberdi. Jon Alonso Abajok, berriz, taldea utzi du, bi urtez elkartearentzat lanean jardun ondoren.

Larunbatean izan zuen Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak urteko Batzarra. Fernando Rey Escalera nafar itzultzailea izendatu zuten, aho batez, hurrengo bi urteetarako lehendakari. Horrenbestez, Manu Lopez Gaseniren lekua hartu du Reyk. Beste bi itzultzaile ere batu zaizkigu zuzendaritza taldera: Isabel Etxeberria Ramirez eta Ane Garmendia Alberdi. Jon Alonso Abajok, berriz, taldea utzi du, bi urtez elkartearentzat lanean jardun ondoren. Nolanahi ere, Lopez Gasenik, kargua utzi baino lehen, iaz zendu ziren bazkideak –Xabier Mendiguren Bereziartu, Jorge Jimenez Bech eta Jose Maria Rementeria– gogoan hartu nahi izan zituen, eta eskerrak eman itzulpengintzaren eta euskararen alde egindako lan eskergagatik.

Bilboko La Bolsa eraikinean elkartu ziren bazkideak, eta, Zuzendaritza Talde berria osaturik, iazko jarduna eta aurtengo asmo dagoeneko martxan jarriak izan zituzten hizpide. Urtero bezala, zenbait ikastaro eta mintegi antolatuko dituzte, itzulpengintza sustatzeko solasaldi eta mahai-inguruak egingo dituzte, Literatura Unibertsaleko liburuak argitaratuko dituzte –hurbilduz doaz 200. zenbakira–, lanbidearen gaineko kontuak jorratuko dituzte eta Euskal Herriko zein kanpoko elkarte batzuekin ere kolaboratuko dute.

Gazte berriak itzulpengitzara erakartzea

Itzulpen-beka bat jarriko dute martxan: urtero gazte-literaturako lan esanguratsu bat euskaratzeko gonbidapena da. Itzultzaile hasiberriei begira sortu da beka, eta bekaren hartzailea mentoretza baten bidez trebatuko da itzulpengintzan. Laster aurkeztuko dute proiektu berria Iruñeko Udalaren laguntza izanen duena. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!