Eneko Elizari (Sortzen): "Eredu euskalduna eta integratzailea da D eredu publikoa"

Maialen Huarte Arano 2024ko mar. 20a, 09:52

Aurrematrikulazio kanpaina zabalik da ostirala arte. Sortzen D eredu publikoaren Elkarteak Euskara On, Euskara Piztu! kanpaina du abian hiru urteko haurren familiak eredu horretara gerturatu daitezen. "Familia guztiengana iristeko eredu publikoa eta euskarazko murgiltzea ziurtatzeko D ereduaren aldeko apustua egin dezatela nahi dugu", esan du Eneko Elizari Sortzeneko kideak. "Aurten bereziki etorkinak gerturatzea nahi dugu komunitate irekira", gaineratu du.

Aurrematrikulazio epea zabalik da ikastetxeetan hiru urteko haurren familientzat. Belaunaldi berrien etorkizunari begira erabaki garrantzitsuak hartzeko unea. Besteak beste, zein hizkuntzatan ikasiko duten eskolatzeko adinean dauden Nafarroako haurrek. NIZErekin eta Ikastolen Elkartearekin hitz egin dugu egunotan, gaur Sortzen Elkarteak duen mezua jaso nahi dugu. "Publikoak bermatzen du hezkuntza familia guztietara heltzea", adierazi du Euskalerria Irratian Eneko Elizari Sortzeneko kideak. 

Euskara on, euskara piztu kanpaina du abian Sortzenek. Aurten bereziki etorkinei egin nahi die deia "komunitatera" batu daitezen. "Abantailak baditu D eredu publikoak: integratzailea da eta euskara bermatzen duena", esan du. Euskalerria Irratian Eneko Elizariri egindako elkarrizketa osorik entzun daiteke argazkian klik eginda. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!