Euskaldunon Harrotze Astea izanen da honakoa. Gaurtik hasi eta igandera arte Euskal Herrian Euskaraz taldeak ekimen ugari antolatu ditu. Euskarak jasaten dituen "erasoei" aurre egin eta kalera euskaraz bizitzeko eskubidea ateratzeko unea dela uste du EHE taldeak. "Euskararen aldeko mugimendua zuzentasunean kokatua dagoela iruditzen zaigu eta hori beharrezkoa bada ere, kalean ere aldarria egotea ezinbesteko da", adierazi du Sugoi Etxarri EHE taldeko kideak.
Gaurtik hasi eta igandera arte, piskanaka joanen da Euskal Herrian Euskaraz taldea ekimenak egiten. Sare sozialetan zabalduko dituela iragarri du. Iruñean, haur eskola euskaldunen beharraz ohartaraziko dute, besteak beste.