Iosu Izal (NIZE): "D eredu publikoak euskaraz bizitzeko aukerak zabaltzen ditu"

Maialen Huarte Arano 2024ko mar. 18a, 09:42

Haur eta Lehen Hezkuntzako aurrematrikulazio epea zabaldu da gaur. Hiru urteko haurren 5.200 familiek hautatu beharko dute haien seme-alabentzako ikastetxea. NIZEk, D eredu publikoaren ikastetxeen sareak nabarmendu du, aukera hori dela inklusioa, berritzailea, euskalduna eta kalitatezkoa. "Euskara hartzeaz harago euskaran murgilduko dira hezkuntza eredu honetan", esan du Iosu Izal Hegoalde ikastetxeko zuzendariak. 

"D eredu publikoa berritzailea, inklusiboa eta euskalduna da", esan du Iosu Izal NIZEko kide eta Hegoalde ikastetxeko zuzendariak. Euskaraz bizitzeko aukera zabaltzen duen eredua dela iruditzen zaio Izali eta "osasuntsu" dagoela. "D eredua hautatzeak ikasleei gure kultura, ondare historikora, herriko bizitzara eta hizkuntzara hurbiltzeko aukera eskaintzen die", esan du. "Aukera paregabea da hasieratik euskaran murgiltzen hasteko eta kalitatez egiteko", azaldu du. Aurrematrikulazio epea zabalik den honetan D eredu publikoaren aldeko apustua "segurua" dela nabarmendu du NIZEk. Iosu Izali Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa osorik entzun daiteke argazkian klik eginda. 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!